XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, batez ere, ikasleek konfidantza hartuko dute gizartean aritzeko duten trebetasunaz.

Teknikak ez daude hizkuntz zailtasun erlatiboaren arabera sailkatuta, uste izan daitekeen bezala,(nahiz eta nolabaiteko korrelazioa izan tekniken ordenaren eta ikasleen hizkuntz gaitasunaren artean), baizik eta ikasleentzat duten arrisku graduaren arabera.

Bestela esanda, zenbat eta beteagoak eta gutxiago kontrolatuak izan ikaslearentzat jatorrizko hiztun ezezagunekiko harremanak, orduan eta handiagoa arriskua.

Adibidez, 1. teknika, Behaketa, oso arrisku gutxikoa da, ikasleek ez bait dute jendearekin harreman zuzenetan jarri beharrik ariketa osatzeko.

13. teknika, Etxetik kanpo jaten, erdialdean edo legoke, eta 28. teknika, Denboraren harian, arrisku handikoa da zeren eta zenbait elkarrizketa ireki eskatzen bait ditu pertsona berarekin.

Oro har, edozein gaitasun mailarekin erabil daitezke teknika guztiak, hasiberriei arrisku gutxiko ihardueretatik hastea gomendatzen bazaie ere.

Gure iritziz, teknika hauek ondo funtzionarazteko klabea, ikasleek aurkituko dituzten egoeretako hizkuntz eta kultur alderdiak kontrolatzeko trebetasunean konfidantza sentieraztean datza.

Jendaurrean hutsegiteko beldurrak, edo are okerrago, elkarrizketaren kontrola erabat galtzekoak, gehien motibatutako ikaslea ere etsi erazi dezakete.

Beldur hau deusezteko egiten ditugun gauza batzu, ikasgela barruko prestaketan zehar, honako hauek dira: 1. Egin behar dituzten galderak praktikatzen eta entzun ditzaketen zenbait erantzun aldez aurretik ulertzen lagundu ikasleei.

2. Segurtatu bide egokiak ezagutzen dituztela, hala hizkuntzari nola kulturari dagokienean, norbaiten arreta bereganatu eta nor diren eta zer nahi duten azaltzeko.

3. Elkarrizketa kontrolatzen lagunduko dieten esapide eta estrategiez hornitu.

Esate baterako: Barka, ez dizut ondo aditu.

Esango al didazu berriz hori?.

Aurrera jarraitu baino lehen, ea ulertu dizudan.